Trokan Beherakoek maila ona eman dute Legazpiko goitibeheretan
Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa bikote gernikarrak hirugarren postua eskuratu du sailkapen nagusian; eta bigarrenak izan dira Neumatika kategorianTrokan Behera taldekoek maila ona eman zuten Legazpiko goitibehera proban. Ibai Zumalakarregi eta...
Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa bikote gernikarrak hirugarren postua eskuratu du sailkapen nagusian; eta bigarrenak izan dira Neumatika kategorian
Trokan Behera taldekoek maila ona eman zuten Legazpiko goitibehera proban. Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoak 3. postua lortu zuten sailkapen nagusian, Gx klaseko lehen goitibehera izanik.Hain zuzen ere, bikote gernikarra 2. sailkatu zen Neumatika kategorian, Jokin Gutierrez eta Andoni Barriobero bergararren atzetik.
Trokan Beherako beste kideei dagokienez, neumatikan, Jon Jauregi eta Jon Kepa Jauregi 5. geratu ziren, Julen Karrion eta Aritz Gorriño, berriz, 9. sailkatu ziren. Jon Naberan 25.a izan zen, eta haren atzetik amaitu zuten Iskander Kobeaga eta Gorka Muniategi ereñarrek.
Bestetik, Ibai Urrutiak 2. postua lortu zuen Trike kategorian.
Arinak kategorian 12.a izan zen Gorka Uriarte ajangiztarra. Dani Jauregi eta Jon Kepa Jauregi gernikarrak 14. eta 17. sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Errodamentuak kategorian, Jokin Abaitua eta Iker Aransolo nagusitu ziren. Gueñesko taldeko Josu Barciano eta Kevin Santiesteban sailkatu ziren bigarren, eta Amets Racing taldeko Amets Campo eta Mikel Campo izan ziren hirugarrenak. Aitor Aransolo geratu zen laugarren.