Lehen sektorean eta elikagaien industrian egindako
ibilbide profesionala aitortzen dute Nardiz Sariek. Nekazaritza sektorean Kaiku kooperatibak jaso du saria;
arrantzan, Anabac, Atunontzi izoztaileen Armadoreen Elkarteak; eta elikagaien industrian, Bacalao Giraldo enpresak. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten saria, atzo arratsaldean.
Anabaceko ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariagaz. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
AnabaC, Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkartea,
Bermeon eratu zen 1977an, eta gaur egun Euskal Herriko inguraketako atunontzi izoztaileak batzen ditu. Lau enpresa talderen esku daude elkarteko atunontzi horiek: Atunsa, Echebastar, Inpesca eta Pevasa. 25 atunontzi izoztaile eta 12 laguntza ontzi ditu guztira, hau da, Euskal Herriko atunontzi izoztaileen %80, Espainiakoaren %60 eta Europakoaren %40. Kolektibo horien interesen defentsa da bere helburu nagusia, bai eta era arduratsuan arrantzatuz espeziea iraunaraztea ere.