Jendetza eta giro ederra, Ereñoko Baserritarren Egunean A.z.
Jendetza bildu zen zapatuan, Ereñon ospatu zuten Baserritarren Eguneko giro apartaz gozatzeko. Elexalde auzoan, baserriko produktuak, abereak eta artisauak egon ziren. Antzinako baserriko tresnen erakusketa ere egon zen, orain dela ez hainbeste denbor...
Giroa goizetik egon zen plazan, eta egunak aurrera egin ahala, geroz eta herritar gehiago bildu ziren. Bitartean, herriko andreak taloa prestatzen aritu ziren, musika herrikoia lagun.
Inguruko herrietako upategiak ere jai eremuan egon ziren, eta bertaratutakoek kopak erosi eta gero, Arteagako Egala, Arratzuko Mintzisko eta Kortezubiko Omabeiti ardo zuriak dastatzeko aukera izan zuten.
Ereñoko eta Nabarnizko Kabelinatxe taldearen eskutik, euskal dantzen emanaldia egin zuten, eta Gerandape Herri Kirol taldeak ere aurkezpena egin zuen.
Hiru biren kontra
Tartean, harri zulaketa erronka egin zuten; Iñigo Aurrekoetxea eta Iker Murueta bikotea, Gorka de la Concepcion, Aitor de la Concepcion eta Eneko Bilbao hirukotearen kontra aritu ziren. Bikoteak irabazi zuen, zulo bateko aldeagaz.
Eta azken urteetako ohiturari eutsiz, Portu herriko baserritarrak ardiak triskilatzen duen abilezia erakutsi zuen.