Iskander Rodriguezek botako du asteburu honetan, Arratzuko jaietako txupina
Asteburu honetan ospatuko dituzte Arratzuko jaiak, eta barikuan Iskander Rodrigez musherra izango da hasierako txupina bota eta pregoia irakurtzeaz arduratuko dena. Horren ostean buruhandiekin kalejira, eta Xabi eta Joseba trikitilarien doinuekin sartenekoa egingo dute. Barikuan ere monologoak egongo dira, 22:00etan, Galder Perez eta Ane Zabalaren eskutik.
Zapatuan Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeak desafioa egingo dute, 12:30etan. Ostean herri bazkaria eta ondorengo Mus eta Briska txapelketak egongo dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, puzgarriak, txokolatada, eta antzerkia egongo dira, Nomofobia taldearekin. Iluntzean berriz, Urrats erromeriak girotuko du gaua. Domekan pilota partiduak egongo dira.11:00etan VI. Bizkaiko Esnea Urdaibai Txapelketaren finala eta 12:30etako mezaren ostean Mikel Goñi, Uriondoren aurka eta Uriona, Edorta Bilbaoren aurka. Maiatzaren 17an, martitzenean, Meza egingo dute eta ondoren, bazkaria herriko tabernan.