Antzinako tresnen erakusketa egingo dute, domekan
Antzinako tresnen erakusketa egingo dute domekan, Ispasterren. San Isidro egunean hamarkadetan atzera egin, eta garai bateko tresneria bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.Iñigo Egiluz aretoan ipiniko dituzte ikusgai tresnak, 11:...
Iñigo Egiluz aretoan ipiniko dituzte ikusgai tresnak, 11:30etik 14:30era. Tresna bakoitzaren izenak zehaztu, eta zertarako erabiltzen ziren ezagutzera emateko aprobetxatuko dute.
Erakusketa prestatzeko, udalak herritarren laguntza eduki du. Bizilagunei etxean dituzten antzinako tresnak uzteko eskatu die udalak. «Barikuan batuko ditugu, beraz, ordurarte ez dakigu zenbat tresnagaz osatuko dugun erakusketa». Hala eta guztiz ere, jakitera eman dutenez, alde batetik, baserriko antzinako tresnak egongo dira ikusgai, eta beste alde batetik, nekazaritzagaz loturarik ez dutenak ipiniko dituzte.
Jubilatuen bazkaria
Beste alde batetik, urtero egin moduan, herriko jubilatuak eta pentsiodunak San Isidro eguneko bazkarian elkartuko dira. Bizi-Ispasterko nagusiak herriko nagusien elkarteak urtero antolatzen du baserritarren eguneko herri bazkaria. Urtero leku batean egiten dute, eta aurtengoan, Herriko tabernan bazkalduko dute.