Bizkaiko trainerillen ligako lehen postuetan daude Ondarru eta Isuntza
3. jardunaldiko estropadan Bermeo A eta Deustu A nagusitu dira, senior eta gazte mailan, hurrenez hurren. Laugarren jardunaldian, ostera, Ondarru Ak irabazi du nagusi mailako probaOndarroako eta Lekeitioko trainerillek emaitza onak lortu dituzte astebu...
3. jardunaldiko estropadan Bermeo A eta Deustu A nagusitu dira, senior eta gazte mailan, hurrenez hurren. Laugarren jardunaldian, ostera, Ondarru Ak irabazi du nagusi mailako proba
Ondarroako eta Lekeitioko trainerillek emaitza onak lortu dituzte asteburuan Lekeition lehiatu diren Bizkaiko Trainerillen Ligako estropadetan.Hogei trainerillak hartu zuten parte zapatuko estropadetan, eta Bermeo A eta Deustu A izan ziren 3. jardunaldiko senior eta gazte mailetako irabazleak, hurrenez hurren. Isuntza Arraun Taldeko hiru trainerilla atera ziren uretara: Isuntza B-k 5. postua eskuratu zuen, eta Isuntza A eta C, hurrenez hurren, 8. eta 13. helmugaratu ziren. Gazte mailan, Isuntzak 8. postua lortu zuen.
Ondarroako taldeari dagokionez, bi trainerillak hartu zuten parte senior mailako lehian. Ondarru A 7. postuan geratu zen, eta Ondarru B, 11. postuan.
Domekan, ostera, denbora hobeak lortu zituzten eskualdeko trainerillek. Ondarru A nagusi izan zen senior mailako proba irabazita; haren atzetik geratu ziren, bigarren postuan, Isuntza A eta, hirugarren, Ondarru B.