Amaia Elorza Bermeoko Udaleko Lurgintza saileko zinegotziak azaldu duenez, Tribiseko edukiontzien irudia hobetzeko eta gunea hobeto antolatzeko lanak egin ditu udalak.
Tribiseko edukiontziak, gune atondu ostean. Argazkia: Bermeoko Udala
Edukiontzien inguruan olezko hesi bat jarri dute, eta edukiontziak dauden tokian, gainera, zementuzko plataforma bat ere jarri dute. Helburua “gunea txukuntzea eta antolakuntza hobeagoa” lortzea izan dela aipatu du Elorzak.
Orain dela gutxi Almika auzoko edukiontzien itxura hobetzeko lanak egin zituzten, orain, Tribiseko gunea atondu dute, eta Errotatako edukiontziak hobeto antolatzeko lanean ari direla ere jakinarazi du. Era berean, epe laburrean, Mañu eta San Migel auzoetako edukiontzien itxura hobetzeko lanak egitea aurreikusten dela zehaztu du Elorzak.