Bi pertsona atxilotu dituzte Gernikako taberna batean droga saltzea leporatuta
Gernikako Ertzain-etxeko agenteek 33 eta 41 urteko bi gizon atxilotu zituzten zapatuan, ustez hiribilduko taberna batean droga salerosketa egitea leporatuta.
Egindako miaketetan agenteek 250 gramo haxix aurkitu zituzten. Atxilotuetako batek drogaz desegiten saiatu zen, baina ertzainek hau aurkitu zuten.
Azken hilabeteetan, Ertzaintzak taberna honetan droga salerosketa egiten zenaren zantzua zeukan, bertara sartu eta irteten zen jendearen portaera zela eta. Hauek oso denbora gutxi ematen zuten tabernan eta ez zuten edaririk kontsumitzen.
Tabernan lan egiten zuten atxilotu biak Gernikako epaitegiaren esku daude.