Orozkoko Donibane aretoan jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Kanporaketako
zazpigarren saioa. Giro ederrean ospatu zuten bertso emanaldia eta
Garikoitz Sarriugarte garaile izan zen; Asier Galarza muxikarra berriz, bigarren geratu zen.

Asier Galarza eta Garikoitz Sarriugarte aurrez aurre, atzoko saioan. Argazkia: Bertsozale elkartea
Horrela geratu dira puntuazioak:Garikoitz Sarriugarte Onaindia 182, Asier Galarza Garai 161, Nuria Cortada Ibañez 155,5, Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’ 148, Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’ 145,5 eta Joanes Igeregi Santamaria 131.Atzoko saioan gai emale beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu zen. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu zuten. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Hurrengo saioa Arrigorriagan egingo dute, igandean. Azkena berriz, hilaren 22an izango da Getxon. Orduan bukatuko dute Udabarriko Fase eta lortutako puntuazioaren arabera sailkatuko dira, Udagoienako Fasean parte hartzeko.
Lehen fase honetan, bertsolariek hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian, hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian, launa kopla ofiziotan, lauko handian (bi bertsoren balioa edukiko du) eta bakarkako lana, gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean, egin beharko izan dute.