Bermeoko Udalak Aritzatxu hondartzako kantina ustiatzeko oinarriak onartu ditu, eta deialdia zabaldu du.
Aritzatxuko kantina
Hala, interesa duten herritar guztiek Berhaz bulegoan aurkitu ahalko dituzte oinarriak, eta maiatzaren 19ra arteko epea izango dute eskariak aurkezteko.
Udaletik jakinarazi dutenez, esleipena ekainaren 1etik irailaren 30era arteko izango da, eta zozketa bidez egingo dute esleipena.