Legazpiko goitibeheren lehian ariko dira bertoko ordezkariak
Busturialdeko Trokan Behera Team-eko kideek Legazpiko Goitibehera txapelketa lehiatuko dute bihar. Urtatzar parkean hasita, 930 metroko ibilbidea egingo dute. Santikutz kalean egongo da helmuga.16:30ean entrenamendu ofizialak egingo dituzte. Gero, 17:3...
16:30ean entrenamendu ofizialak egingo dituzte. Gero, 17:30etatik aurrera jokatuko dute lehen kanporaketa txanda, eta 18:30ak inguruan ekingo diete bigarren kanporaketa txandari. Sari banaketa ekitaldia 19:30ean hastea aurreikusi dute.
Inertzia Kirolen Euskal Ligarako puntuagarria izateaz gain, Ipar Onenak ligarako eta Gipuzkoako ligarako puntuagarria ere izango da. Hain zuzen ere, Ipar Onenak txapelketa aurten antolatu dute estreinako, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak, eta Kantabriako Inertzia Federazioak. Kantabriako eta Euskal Herriko lau proba onenak batuko ditu txapelketak, eta biharko izango da lehena.