Ispasterko mugarriak ezagutzeko ibilaldiak egingo dituzte
Ispasterko mugarriak ezagutzeko hiru ibilaldi prestatu ditu udalak, eta lehenengo txangoa domekan egingo dute.Maiatzaren 22an egingo dute hurrengoa, eta azkena, berriz, ekainaren 12an.Domekan 08:30ean udalerriko plazan elkartu, eta Lekeitiora autoetan ...
Maiatzaren 22an egingo dute hurrengoa, eta azkena, berriz, ekainaren 12an.
Domekan 08:30ean udalerriko plazan elkartu, eta Lekeitiora autoetan joango dira, bertan ibilaldiari ekiteko. Ondoren, Lekeitioko itsasargitik hasiko dute ibilaldia, eta Eguen Goikoan amaituko dute. Hau da, Ispaster eta Gizaburuaga udalerrien mugan bukatuko dute txangoa.
Lau ordu inguruko txangoa
15 kilometro inguruko ibilbidea burutuko dute ibiltariek, eta lau bat ordutan egiteko moduko ibilaldia dela aurreikusi dute antolatzaileek. Guztira, lau mugarrietatik zehar egingo dute txangoa. Hain zuzen ere, Lekeitio eta Ispaster, Lekeitio, Ispaster eta Mendexa, Amoroto eta Ispaster, eta Gizaburuaga eta Ispaster arteko mugetatik barrena ibiliko dira.
Lekeitioko itsasargitik Eluntzetarantz joango dira Maderas de Lekeitio izan zan enpresaren paretik. Gero saihesbide azpitik, Gardata azpira pasatuko dira, eta handik Lekeitioko futbol zelaira helduko dira. Izan ere, futbol zelaiko ate bat Lekeitioko lurretan dago, eta bestea Ispasterko lurretan.
Ondoren, Arropainera ailegatuko dira, eta Maderas Eiguren lantegiaren albotik, Zubieta Apartahotelaren sarrerara joango dira. Bertatik Lumentza mendira heldu, eta jarraian, Arropaineko Mesoi taberna atzetik Magdalena ermitara pasatuko dira.
Gero, Liako zubi ondotik igaro, eta Oletako gasolindegitik Kostatzara igoko dira, Txantantorre azpira. Ostean, Abitxa gainera igo, eta bide gorria hartuko dute Lariz-Oletaraino. Handik Ezuneta baserrira joan, eta eguneko ibilbidearen azken mugarrian amaituko dute txangoa, Eguen Goikoan.
Parte hartzaileen bila autoetan joango dira Eguen Goikora, eta handik autoetan bueltatuko dira Ispasterrera.