'Herritarrak munduan barrena'-ren saio bat egingo dute, bihar
Munduko herrialde desberdinetan aulestiarrek izandako bizipenak kontatzeko Herritarrak munduan barrena izeneko saioak egiten dituzte, Aulestin. Bihar, Unai Egurrolak Australian eta Zelanda Berrian bizi izandako esperientzia kontatuko die herritarrei, U...
2010eko urtarrilaren 1ean heldu zen Australiara. Bertan hiru hilabete egin ostean, Zelanda Berrira joan zen, eta hilabete eta erdian bertan egon ostean, Australiara itzuli zen, beste hiru hilabeterako. Ingelesa ikasi, eta Euskal Herritik kanpo esperientzia berri bat bizitzeko asmoz ekin zion abenturari.