Busturialdeko Trokan Behera Team-eko kideek parte hartuko dute zapatuko proban. Urtatzar parkean hasita, 930 metroko ibilbidea egingo dute. Santikutz kalean egongo da helmuga.
Egiaztapen tekniko eta administratiboak egin, eta onartuen zerrendaren berri izan ostean, 16:30ean entrenamendu ofizialak egingo dituzte.
Gero, 17:30etatik aurrera jokatuko dute lehen kanporaketa txanda, eta 18:30ak inguruan ekingo diete bigarren kanporaketa txandari.
Halaber, sari banaketa ekitaldia 19:30ean hastea aurreikusi dute.

Inertzia Kirolen Euskal Ligarako puntuagarria izateaz gain, Ipar Onenak ligarako eta Gipuzkoako ligarako puntuagarria ere izango da.
Hain zuzn ere, Ipar Onenak txapelketa aurten antolatu dute estreinako, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak, eta Kantabriako Inertzia Federazioak. Kantabriako eta Euskal Herriko lau proba onenak batuko ditu txapelketak (bosgarren bat erreserbarako utzi dute, badaezpada), eta lasterketa horietako lehena da zapatuan Legazpin egingo dutena.
Hurrengo lasterketa, hilaren 15ean jokatuko dute Bergaran (Gipuzkoa).