120 korrikalarik lehiatuko dute Urdaibai Kopako hirugarren lasterketa. Bestalde, 293 pertsonak eman dute izena mendi martxa luzerako, eta laburrerako, berriz, 177 pertsona daude izena emanda. Bestalde, 55 txirrindularik egingo dute BTT martxaren ibilbidea.
Lasterketari dagokionez, partaideek 18 kilometro egin beharko dituzte, Gernika-Lumoko Pasealekutik irtenda (helmuga ere bertan egongo da). Horiek 10:30etan dute irteera-ordua. Halaber, BTT martxa egiten dutenak 09:45ean abiatuko dira. Horiek 40 kilometro egin beharko dituzte bizikletaz.
Mendi martxa luzeak ere 18 kilometro ditu, eta laburra, berriz, 8,5 kilometrokoa izango da.
Ibilbide luzeena egitera doazenak, 09:00etan irtengo dira Pasealekutik. Ibilaldi laburragoko parte hartzaileek, ostera, 11:00ean ekingo diote ibilbideari.