160 ikasle Eskolarteko antzerki astean
Aste honetan ari dira egiten Gernika-Lumoko ikasleak Eskolarteko 28. Antzerki Astea, Lizeo Antzokian. Barrutia ikastetxeko, Gernikako Institutuko, Merzede ikastetxeko, Seber Altube ikastolako, San Fidel ikastolako eta Allende Salazar ikastetxeko ikasle...

Aste honetan ari dira egiten Gernika-Lumoko ikasleak Eskolarteko 28. Antzerki Astea, Lizeo Antzokian. Barrutia ikastetxeko, Gernikako Institutuko, Merzede ikastetxeko, Seber Altube ikastolako, San Fidel ikastolako eta Allende Salazar ikastetxeko ikasleek beren antzezlanak emango dituzte barikura arte. Saioak 11:00etatik aurrera eta 15:00etatik aurrera izango dira, baina errepikapen bat egingo dute iluntzean guraso eta senideak bertaratu ahal izateko.