Ecothermik: prezio-kalitatea, profesionaltasuna eta arreta pertsonalizatua oinarri
Ecothermik Berrizen, Eitua industrialdeko 5. pabiloian dagoen enpresa bat da, aurretik Aluminios Apon zena eta gaur egun jarduera berakin jarraitzen duena: leihoak, ateak, fatxadak, balkoien itxierak, manparak, eltxo sareak, metalezko pertsianak... Hau...
Etxebitzia bakoitzari ikutu berria emateko beti ideia berriak emateko prest dagoen talde profesional bat dute. Ideia edota ikutu horiek ezberdinak izaten dira: estetika aldetik (gehiago aprobetxatzeko) eta kalitate aldetik. «Nork bere etxebizitzan igartzen badu beroa joan egiten dela, ordua da hori konpontzeko; leiho onak badituzu, ez duzu zertan berogailu faktura handiak ordaindu behar».
Zerbitzu teknikoa, eskura
Lanak egunean bertan egiten dira, ahalik eta gutxien eragozteko. Garbitasuna obra amaitzerakoan zein obra egiten den bitartean mantentzen dute. «Prezio-kalitatea da gehien nabarmentzen gaituena».
Konponketa lanak egiteko zerbitzu teknikoa dute: «PVC zein Aluminioarekin arazoren bat izanez gero, guregana jo, eta guk konponduko dugu».
Aurrekontua eskatzeko
Aurrekontu bat eskatzeko, telefonoz (94-622 56 13) datuak eman eta taldeko profesional bat bezeroaren etxera bidaltzen dute, neurriak hartzera. «Aurrekontu bat eduki arte ez duzula nahi gutariko bat zure etxera joatea? Ez dago arazorik, posta elektronikoz (ecothermik@ecothermik.com) neurriak bidali, eta guk aurrekontua bidaliko dizugu, inolako konpromisorik gabe»
Leihoak aldatzeko premia dutenak aurrekontua eskatzera animatzen dituzte Ecothermikekoek. «Gu zuek ezagutzeko desiatzen gaude, eta gure lana aurkezteko ez dago modu hoberik».