Gernika Rugby taldeak 17-19 irabazi du ligako azken partida o.z.
Santanderren (Kantabria, Espainia) lehiatu dute basurdeek ligako azken jardunaldia, Bathco taldearen kontra. Ohorezko Mailari eusteko partida garrantzitsua zen, eta zaila izan bazen ere, garaipenagaz bueltatu ziren; 17-19 irabazi zuten.Gogotsu hasi zut...
Gogotsu hasi zuten partida gernikarrek, eta horien nagusitasunak laugarren minutuan izan zuen saria, Sebastian Berteroren entseguagaz.
Bathco taldeko jokalariek kinka larrian jarri zituzten basurdeak une askotan. Gernikarrek eusten jakin zuten, baina hainbat ahalegin egin ostean, partida berdindu zuten Bathco taldekoek. Santanderreko taldeak erasoan jarraitu zuen, baina ez zituzten aukerak aprobetxatu, eta basurdeek jo zuten orduan erasora, eta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten berriro. Lehen zatia 3-8 amaitu zen.
Bigarren zatia ere gogor hasi zuen Gernika Rugby taldeak, 45. minutuan punpa-laster bat lortu zuen Berterok. Aurrea hartuta, Sebastianek puntuak gehitzen jarraitu zuen. Markagailua 3-14 zegoenean, baina, zenbait abisu eman zituen Batcho taldeak.
Buelta markagailuari
Partidako 69. minutuan, norgehiagokan eragina izan zuen aldaketa bat izan zen markagailuan. Batchok entsegu bat burutu zuen. Santanderreko taldea indartsuen zebilenean, gainera, txartel horia atera zioten Aftee jokalariari, 73. minutuan, hain zuzen. Hala, jokalari bat gutxiagogaz geratu zen Gernikako taldea.
76. minutuan, berriz, entsegu bategaz markagailuan goitik jarri zen Santanderreko taldea. Gernikarren artean urduritasuna nagusi bazen ere, partidako azken minutuan Martinek basurdeei garaipena eman zien entsegua lortu zuen.