Fundazioaren 650. urteurrenean ekitaldia egin dute Gernikan
Urtero legez, apirilaren 28an, On Tellok Gernika sortu zuen egunaren urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala egin zuten. Herriko agintari eta talde kulturalen parte hartzeagaz egin zen ospakizunean jendetza bildu zen, Gernika-Lumoko Foru Plazan.Herri Se...
Herri Segizioak Gernikako mugetatik zehar egin zuen ibilaldiagaz hasi zen ekitaldia. Haiekin batera, bidean doinua jarri zuten San Fidel Ikastolako Goizeko Izarra txistulari txikiak eta Segundo Olaeta Musika Eskolako Triki ikasleak joan ziren.
Behin Foru Plazara itzulita, Gure Arbola Zaharra hirugarren adineko zentroko abesbatzaren kantuekin hasi zen ekitaldi ofiziala. Haiekin batera, Andra Mari korala eta Gaudeamus koralek ere emanaldiak egin zituzten, Kultur Etxearen atarian.
Bere aldetik, Gernikazarra elkarteko kideek Hiri Gutunaren irakurketa egin zuten, On Tellok Gernika nola sortu zuen gogorarazteko bertaratutakoei. Gutun honek hiribilduaren eskubideak , askatasunak eta betebeharrak biltzen ditu
Jose Maria Gorroño alkateak ere tartea hartu zuen adierazpen instituzionala egiteko.
Gernikazarra elkartekoek ere beraien 30. urteurrena ospatzen dute aurten, eta hiru hamarkadetan zehar egindako lanaren aitorpen gisa, Eulogio Omaetxebarriak sortutako logoaren egurrezko ikur bat eman zion Iñigo Magunagoikoetxea kultura zinegotziak, Alberto Iturriarteri.
Urteurrenaren ekintza nagusia Gernikazarra taldekoen partetik etorri zen baita. Urtero egiten den bezala jaietako zapia On Telloren estatuak duen Hiri Gutunean jarri zutenean.
Ondoren, ohorezko aurreskua egin eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren bandak emanaldia egin zuen.
Gaua amaitzeko, bertaratutako abesbatzek eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren bandak, bertatutako jendetzaren laguntzarekin, Iparragirreren Gernikako Arbola abestu zuten.
Urte osoko programa
On Tellok Lumoko lurretan Gernika hiribildua sortu zueneko 650. urteurrena ospatzen da aurten, eta urtemuga berezi horretarako zenbait ekitaldi prestatu dituzte, bai udal kultura sailak bai eta herriko zenbait elkarte kulturalek ere.
Euskal Herria museoan, Arbolaren Lekua erakusketa dagoikusgai. Hiribilduanola eta zergatik sortu zen jakiteaz gain, historian zehar egindako ibilbidea ikusi ahal izango dute, modu didaktikoan eta protagonistak izan ziren garai bakoitzeko objektuen bidez.Maiatzaren bigarren hamabostaldian helduko den On Telloren sakofagoa izango da erakusketa honen harribitxia.
Bestalde, efemeride garrantzitsu honen harira, beste zenbait ekimen ari dira antolatzen, urtean zehar burutzeko.