Albernatiben aldeko aldarria egin dute Lekeition
Arazo sozial desberdinen aurrean kontzientziazio lana egin eta alternatibak egon badaudela esateko ekintza egin zuten zapatu goizean, Lekeitioko Eskolapean. Alternaben Azoka izenburupean, herriko hainbat taldek euren proiektuen nondik norakoak aurrez a...
Herriko hamar taldek parte hartu zuten azokan: Lekitto Bedarrak, Duindduzek, LOMCEren aurkako taldeak, Arrakalak, LAB sindikatuak, Potxuak Martxanek, Lanekok, Barrizar energia zerbitzuak, Amaren kontsumo elkarteak eta Gazteak.
Besteak beste, proiektu herritarrak aurrera eramaten edo aldarrikapen desberdinak egiten ibili diren eta dabiltzan herritar eta kolektibo desberdinen ideia eta proiektuak elkarren artean hobeto ezagutzea eta aldi berean herrira zabaltzea izan zuten helburu, beste gizarte eredu bat posible dela erakutsiz.
Azoka 11:30etik 14:00etara egon zen zabalik, eta hasiera batean jende gutxi egon bazen ere, gero, orduek aurrera egin ahala, gero eta herritar gehiago bertaratu ziren taldeek ipinitako mahaietara.
Zuzeneko irratsaioa ere egin zuten Eskolapetik bertatik, eta kapitalismoari aurre egiteko alternatibak badaudela aireratu zuten, uhinen bidez, herriko talde ezberdinetako kideek. «Bizirik gaude, eta alternatibak dauzkagu».