Espainiako Batel Txapelketa Galiziako uretan jokatuko dute asteburuan
Asteburuan Galizian jokatuko dute Espainiako Batel Txapelketa. Hain zuzen ere, Vigon, Teis auzoan elkartuko dira Euskal Herriko, Galiziako, Kantabriako eta Asturiaseko arraun elkarteak.Euskal Herriko hamar taldek parte hartuko dute, Galiziako hamazazpi...
Euskal Herriko hamar taldek parte hartuko dute, Galiziako hamazazpi talde egongo dira, Kantabriako sei, eta Asturiasetik ordezkari bakarra egongo da.
Zapatuan 17:00etan hasiko da kanporaketen lehia, eta domekan jokatuko dituzte finalak. 10:00etatik aurrera lehiatuko dute lehen finala, eta 12:00etatik aurrera bigarrena.
Bertoko arraun taldeei dagokienez, Bermeoko Arraun Elkarteko ordezkariek parte hartuko dute, mutilen umeen mailan. Kategoria horretan, Zumaiako Telmo Deuna Arraun Elkartea eta Itsasoko Ama Arraun Elkartea ere lehiatuko dira, Kantabriako Castro eta Valle de Camargo taldeekin, eta Galiziako Cabo Da Cruz, Rianxo, O Mar de Bueu, Robaleira eta Vilaxon taldeekin.
Era berean, beste sei kategoria horietako kanporaketak eta finalak jokatuko dituzte: Emakumezko etorkizunezkoak, emakumezko gazteak, emakumezko absolutuak, gizonezko kadeteak, gizonezko gazteak eta gizonezko absolutuak.
Euskal Herritik hauek parte hartuko dute: Bermeo A.E, C.R.O. Orio A.E, Hibaika A.E, Pasai D.Koxtape, San Nikolas A.E, Kaiku A.K.E, Zumaiako T.D.A.E, Itsasoko Ama A.E, Deustuko A.T eta Zierbena A.E.
Asturiasetik Mar de Castropol ariko da lehian, eta Kantabriatik honakoak lehiatuko dira: ACT. N. Castro, Valle de Camargo, S.D. Remo Astillero, La Planchada, Remo Colindres eta Tramiera.
Hala, talde galiziarrak hauek izango dira : C.R. Chapela, C.R. Vilaxoan, A.D. Esteirana, Nautico de Riveira, C.R. Vila de Cangas, C.R. A Cabana, C.R. Cabo Da Cruz, C.R. Mecos, S.D Tiran, C.R Rianxo, C.D O Mar de Bueu, C.R. Robaleira, Amegrove C.R., C.R. Virxe da Guia, C.R. Meira, C.R. Cedeira eta C.R. Moaña.