Basurdeek Santanderren lehiatuko dute ligako azken jardunaldia
Ohorezko Mailako taldeek asteburuan jokatuko dute ligako azken jardunaldia. Basurdeek Santanderren (Kantabria,Espainia) lehiatuko dute 2015-2016 denboraldiko azken partida.Domekan, 12:30ean hasiko da Gernika Rugby taldearen eta Bathco taldearen arteko ...
Domekan, 12:30ean hasiko da Gernika Rugby taldearen eta Bathco taldearen arteko norgehiagoka.
Ohorezko Mailari eusteko bidean partida erabakigarria denez, Gernika-Lumotik autobusa antolatu du klubak. 09:30ean irtengo da, autobus geltokitik.
Domekan Santanderrera joan gura dutenek, Basurde Rugby tabernan eman behar dute izena, eta bost euro ordaindu beharko dituzte.
Basurdeek 2015-2016 denboraldiko etxeko azken partida domekan jokatu zuten, eta 55-12 nagusitu ziren F.C Barcelonaren kontra.
Sailkapenean behekaldean
Gaur gaurkoz, Gernika Rugby taldea, 33 puntugaz sailkapeneko azken aurreko taldea da. Hernani du aurretik, puntu kopuru berdinagaz, eta Pozuelo, sailkapenean azkenak, 30 puntu ditu.
Bestalde, gainontzeko euskal taldeei dagokienez, Hernaniren aurretik Getxo Artea zortzigarrena da, eta Ampo Ordizia bederatzigarrena. Biek ala biek 39 puntu dituzte.
VRAC Quesos Entrepinares da sailkapeneko buru, 93 puntugaz. El Salvador bigarrenak 78 puntu ditu, eta Bathco hirugarrenak 71 puntu.