San Inazioko bizilagun batzuk bihar ganbaretan sartu ahal izango dira
40B, 40C, 42A eta 42B atarietako bizilagunek ganbaretan sartzeko aukera izango dute. Lapurretan egin zieten etxebizitzetako bizilagunak ere etxeetan sartu ahal izango diraOndarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, bihar, 15:00etatik 18:00etara ...
40B, 40C, 42A eta 42B atarietako bizilagunek ganbaretan sartzeko aukera izango dute. Lapurretan egin zieten etxebizitzetako bizilagunak ere etxeetan sartu ahal izango dira
Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, bihar, 15:00etatik 18:00etara bitartean, San Inazio kaleko bizilagun batzuek beraien ganbaretan eta etxebizitzetan sartzeko aukera izango dute.Zehatz esateko, 40B, 40C, 42A eta 42B atarietako bizilagunek ganbaretan sartzeko aukera iznago dute. «Duela bi aste etxebizitzetan sartzeko egindako saiakeran atari horietako bizilagunek ez zuten ganbaretan sartzeko aukerarik izan, eta horregatik, barikuan aukera hori emango diete».
Udalak gogorarazi du, ganbaretan sartzeko saiakera, betiere, herritarren segurtasuna bermatuta balego egingo litzatekeela.
Ordu erdiko tartea
Jabe bakoitzak ordu erdiko tartea edukiko du gauzak ganbaratik ateratzeko, eta aurrekoan egin modura, txandak antolatuko dira. Udalak adierazi duenez, txanda horien berri kaltetuei emango zaie, zuzenean.
Era berean, lapurretan egin zuten etxebizitzetako (San Inazio 47 eta 49) bizilagunek ere beraien etxebizitzetan sartzeko aukera izango dutela ere jakitera eman dute. «Hala, lapurretan egin dieten ala ez ziurtatu ahal izango dute. Bi atari hauetako bizilagunak atestatuaren laguntzagaz sartuko dira, eta modu horretara, lapurretan egin zietenek momentuan bertan salaketa jartzeko aukera izango dute».
Bizilagun horiez gain, Lanbide eta Zubi Zahar herri ikastolakoek euren lokaletatik gauzak hartzeko aukera edukiko dute.
Bestalde, gaur egingo den udalbatzaren osoko bilkuran, Kamiñalde lur jausiaren ondorioz euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten familiei eragindako kalteak aritzeko lehen beharretako diru laguntzak onartu edo ez eztabaidatuko da, beste gai batzuen artean. Saioa Kofradia Zaharreko bigarren soilairuan egingo da, 20:00etan hasita.