'Ortube' itsasontzia karroan daukate, haren egoera aztertzeko
Eusko Jaurlaritza euskal itsas ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa egiten ari da. Jaurlaritzak 'Ortube' horren baitan egongo dela esan dio Bermeoko UdalariAzken egunotan karrora igota ikusi ahal da Ortube itsasontzia; izan ere, ontziaren egoer...
Eusko Jaurlaritza euskal itsas ondarea osatzen duten elementuen inbentarioa egiten ari da. Jaurlaritzak ‘Ortube’ horren baitan egongo dela esan dio Bermeoko Udalari
Azken egunotan karrora igota ikusi ahal da Ortube itsasontzia; izan ere, ontziaren egoera aztertzen ari dira. Bermeoko Udalak jakinarazi dutenez, lehenik eta behin, itsasontziaren kaskoa garbituko da, teknikoak bere balorazioa egin ahal izateko. Ondoren, itsas ingeniariek itsasontziaren kanpoko eta barruko egoera zein den ezagutzeko balorazioa egingo dute.Itsas ingeniarien balorazioa edukita, Bermeoko Udalean aztertuko dute txostena. Era berean, balorazio hori itsas ondarea berreskuratzea eta zaintzea helburu duen taldeagaz aztertuko dutela azaldu dute.
Eusko Jaurlaritza euskal itsas ondarea osatzen duten elementu guztien inbentarioa egiten ari da, eta Bermeoko Ortube itsasontzia horren baitan egongo dela esan diote udalari Jaurlaritzako arduradunek. Hala, babestu beharreko itsas ondarea izango da Ortube.
Atlantikoan arrantzatzeko
Ortube itsasontzia 70eko hamarkadaren amaieran eraiki zen Bermeoko J. Muruaga ontziolan. Bermeoko Construcciones Echavarria arduratu zen muntaia eta motorra egiteaz. Batez ere, Atlantikoan arrantzatzeko diseinatu eta egin zen. Euskal Herrian egindako egurrezko ontzirik handiena da.
Bermeoko ondare industrialaren zati bat da Ortube; hain zuzen ere, Bermeoko arrantza historia oparoaren testigu da. Izan ere, Euskal Herriko arrantza portu garrantzitsuenetarikoa izan da Bermeo urte askotan. Baxurako arrantza flota handiena Bermeon zegoen, eta ontzi handienak eta ederrenak han zeuden.
Hala, Ortube garai bateko ikurra da; zurezkoa, handia eta haztegiak dituena.