'Bizitza bizi' solasaldia antolatu du Berbalagun egitasmoak gaurko
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Bizitza bizi izeneko solasaldia antolatu du gaurko. Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan batuko dira, 18:00etan.Hamalau hilabetez Mexikotik Argentinara txirrinduan bidaiatzen egin zuten bidaia azalduko die bertarat...
Hamalau hilabetez Mexikotik Argentinara txirrinduan bidaiatzen egin zuten bidaia azalduko die bertaratatukoei: «Erikek eta Garbiñek herrialde asko zeharkatu zituzten, eta zelako bidaia izan zen, zelan planteatu zuten, non egin zuten lo… azalduko dute, besteren artean», azaldu du Berbalagunek.
Hala eta guztiz ere, bertaratzen direnak ez dira entzule soilak izango, solasaldia izango baita. «Solasean gure bizipenak elkarbanatzeko aukera edukiko dugu 20:00ak arte».