Bigarren eskuko merkatua egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon
Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatu honetan, Gernika-Lumoko merkatu plazan. Hain zuzen ere, bigarren eskuko materiala eta arropari irtenbidea eman gura dien herritar orok parte hartu ahal izango du azokan. Mahaia erreserbatzeko, baina, antolatzail...
Goizetik arratsaldera bitartean, egun osoan izango da bigarren eskuko azoka merkatu plazan. 10:30ean irekiko dute, eta 18:00ak aldera kenduko dituzte salmahaiak.
Azokak bigarren eskuko gauzak saltzeko, erosteko zein oparitzeko aukera eman gura du; baina janari eta abereen salmentarik ez dute onartuko.