Berriatuko musikari gazteenek lehen emanaldia dute gaur
Nire lehenengo emanaldia izenburupean, Berriatuko Tarine udal musika eskolako ikasle gazteenek lehenengo emanaldia eskainiko dute gaur, 18:00etan, Mendibarren frontoian.Ordu erdi inguruko saioan, 3 urtetik 10 urtera arteko ikasleak izango dira protagon...
Ordu erdi inguruko saioan, 3 urtetik 10 urtera arteko ikasleak izango dira protagonista: «Musika tailerreko eta estreinako musika tresna bat ikasten ari direnek eskainiko dute emanaldia», azaldu dute arduradunek.
Musika tresnak jotzeaz gain, aurkezpena ere umeek egingo dutela esan dute Tarinekoek.
Umeentzat, gainera, emanaldi «berezia» dela diote: «Ilusioa egiten die. Izan ere, musika tresnak joko dituztenek estreinako joko dute publikoaren aurrean. Gainerakoentzat, ostera, lehen aldia da eurek bakarrik saio baten parte hartzen dutena».
Frontoian, gainera, umeek egindako marrazkiak jarriko dituzte, apaingarri legez.
Tarinekoek zazpigarren urtez egingo dute Nire lehenengo emanaldia saioa. «Emanaldi honekin hasi ginen umeei euren lekua emateko, eurei protagonismoa emateko. Izan ere, urte osoan egiten ditugun beste emanaldi handietan ere parte hartzen dute, baina gainerako musikariekin batera».