Markina-Markina iraupen luzeko martxa atzeratu egin dute
Artibai Mendigoizale Taldeak maiatzaren 15erako programatuta zeukan III. Markina-Markina Ibilaldi Neurtua atzeratu egin behar izan dute.Ibilbideak zeharkatzen duen Gorbeiako eta Urkiolako natura parkeetatik igarotzeko arazoak sortu zaizkio taldeari. Iz...
Ibilbideak zeharkatzen duen Gorbeiako eta Urkiolako natura parkeetatik igarotzeko arazoak sortu zaizkio taldeari. Izan ere, mendigoizale taldeak aurtengo Markina-Markina iraupen luzeko martxa egiteko aukeratuta zeukan sasoian, sai zuriak eta beste espezie batzuek habiak egiten dituzte, eta, beraz, ezinezkoa da natura parkeetatik igarotzea.
Ibilbide neurtu luzea, hortaz, dataz aldatuko dute, eta seguruenik, irailean egingo da. Hala eta guztiz ere, aukerak aztertzen ari dira orain, eta data zehatza aurrerago jakitera emango dutela esan dute.