Gernikarrena izan zen gaua bonbardaketaren urteurrenean
Iluntzean Gernika Garretan antzerkia eta manifestazio isila kandelekin egin zuten, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean. Egunean zehar egin ziren ekitaldi ofizialen ostean, herritarrek hartu zuten txanda ekitaldi hunkigarri hauetan.
Lehendabizi Urdaibaiko Kantaguneak eta Gernika Garretan antzerkiak egin zuten erakustaldia Foru Plazan. Ondoren, Gernikako kaleetatik manifestazio isila egin zuten kandelekin, “Memoria herriaren bizia” lelopean.
Egon zen jendetzaren artean, nabaria egin zen haserrea, Espainiako bandera handia jarri zutelako udaletxean.