09:00etan hasi dira lanean hainbat boluntario, Maierrek utzitako trailerra Idomenira bidaltzeko materialarekin betetzeko, eta eguerdi partean atera da kamioia Astratik. 6.700 kilogramo elkartasun doaz kamioi barruan, Idomenin dauden errefuxiatuen artean banatzeko. Gaur bete egin dute kamioia, baina oraindik Astrako solairuan hainbat kaxa daudela jakinarazi du Bat ez da Gitxi ekimeneko Maitane Uriartek. Datozen egunetan aztertuko dute Astran geratu den materiala nola bideratu.
Busturialdean Aste Santu bueltan bildutako materialagaz betetako trailerrak gaur hartuko du Idomenirako bidea. Hain zuzen, Muxikako Erdu Gazte Taldearen eta Bermeoko Besalde elkartearen laguntzarekin, Idomenira bidaltzeko materialaren
bilketa egin zuten Aste Santuan, Muxikan, Bermeon, Gernika-Lumon eta inguruetan.
Gaur gauean, bestalde, errefuxiatuen aldeko
jaialdia egingo dute Trinketen, Bat Ez da G utxi Egunearen baitan. Dirua biltzea du helburu jaialdiak. 23:00etan hasita,
El_Txef_A, Balza eta Willy Kasper izango dira musika jartzen.
Bideoa ikusgai:
hemen.