Apurka sendatzen doala azaldu du Txomin Arana ereñarrak. Printzipioz,
sei hilabetean ezingo du kirolik egin, eta
ez daki motorra berriro hartu ahal izango duen; hori ziurtatzeko arin dela azaldu dau berak.
Abu Dhabin egin zioten
ebakuntza, eta motorrean berriz ere ibiltzen utziko ote dioten ezin du ziurtatu. Hala ere, animoz geroz eta hobeto dagoela azaldu du, eta bizkarra ere sendatuz doala. Momentuz,
adituen esku dagoela esan du Aranak.
Abu Dhabiko Challengean, azken etapa bukatzeko hogei kilometro besterik ez zituenean izan zuen
erorikoa ereñarrak, duna baten tontorretik erori zenean. Bost hoberen artean zebilen eta ez du istripua gogoratzen.