Oroimena bizirik mantendu gura dute Gernikako lobek
Bonbardaketaren urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gernika-Lumoko Lobak ekimenak. Gaur hasi eta hil bukera bitartean, bonbardaketa, gerra eta errefuxiatuen gaia presente izango da herrian.Gernikako belaunauldi gazteek ere gogoan izate...
Bonbardaketaren urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gernika-Lumoko Lobak ekimenak. Gaur hasi eta hil bukera bitartean, bonbardaketa, gerra eta errefuxiatuen gaia presente izango da herrian.
Gernikako belaunauldi gazteek ere gogoan izaten dute 1937ko apirilaren 26an gertatutakoa. Lobak dira, bonbardaketa bizi izan zutenen lobak, eta gaur hasi eta datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.Memoriaren murala margozten hasiko dira gaur, 18:00etan, Astrako lehenengo solairuan. Mural kolektiboa izango dela zehaztu dute, eta biharko ere deia egin dute, 11:00etan.
Martitzenean, aldiz, azken urteetan egin legez, Gernika 04 minutu ekimenagaz bat egitera dei egin dituzte gernikarrak. Astrako bunkerretik entzungo da aurten sirena hotsa, eta Yahia Koddo eta Ruba Hassan siriarrek piztuko dute.
Hitzaldiak, manifestazioa…
Eguaztenean Itzulerarik gabeko bidaia dokumentala proiektatuko dute Astran, eta Jon Egaña eta Jokin Leniz zuzendariak ere han izango dira. Kandido Sasetaren agindupean Asturiasera joan zen Euskal Brigadhelouak bizi izandakoa kontatzen du.
Hurrengo barikuan, berriz, Xabier Crespo, Amaia Badiola eta Enrique Arzubiagaren 1937 Infinito 2016 ekimen sortzaila izango da Astran, 18:00etan hasita.
Egun berean, 20.30ean, errefuxiatuei babesa ematea helburu duen manifestazioa egingo dute, Guernicatik Gernikara. Ongi etorri lelopean. Andra Marin hasi eta Astrako babeslekuan amaituko da.
Apirilaren 30erako antolatu duten ekimenak zarratuko du Loben egitaraua. Hain zuzen, Astrako sirenaren historiaren berri emango du Sabadelletik (Herrialde Katalanak) etorriko den Genis Ribek, eta Jose Angel Etxaniz Txatoren laguntza izango du.