Mutrikuko VII. Piker txapelketako irabazleak bihar erabakiko dira
Irabazlea erabakitzeko partidaz gain, hirugarren eta laugarren postuak argituko dituena ere jokatuko da. Partida ondoren, bazkaritan batuko dira parte hartzaile denakDanok Bat Pelotazale elkarteak antolatuta, Mutrikuko Oroimenezko VII. Piker pala txape...
Irabazlea erabakitzeko partidaz gain, hirugarren eta laugarren postuak argituko dituena ere jokatuko da. Partida ondoren, bazkaritan batuko dira parte hartzaile denak
Danok Bat Pelotazale elkarteak antolatuta, Mutrikuko Oroimenezko VII. Piker pala txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira bihar, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 10:30etik aurrera, bi partida jokatuko dira. Alde batetik, hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko da, eta, bestetik, txapeldunak erabakitzekoa.Lehendabizi, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko da, 30 tantora. Bertan, Jose Mari Manzisidorrek eta Ibon Barriosek osatutako bikoteak Eduren eta Txikiren aurka ariko dira. Ondoren, lehen eta bigarren postuan argituko dituen partida jokatuko da, 30 tantora ere. Bertan, Xabi Garaldek eta Andonik osatutako bikotea Josemiren eta Igorren aurka neurtuko dituzte indarrak. Garaldek, Xabi Eizagirrerekin batera, iaz txapelketa irabazi zuen, eta txapela irabazteko faboritoen artean bada ere, lehia oso handia izango da.
Sariak, denentzako
Antolatzaileek aurreratu dutenez, txapelketako lau finalistek jasoko dute saria. Txapeldunek txapela eta bazkari edo afari bat irabaziko dute Ametza tabernan, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek oroigarriak irabaziko dituzte.
Partida ostean, gainera, parte hartzaile guztiak bazkaritan batuko dira.