Gernikarrek Gernika gogoan
Bonbardaketaren urteurrena gogoan, biktimak omentzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte martitzenean. Bakearen musoeak dohaintzak hartuko ditu gaur79 urte joan dira faxisten hegazkinek Gernika bonbardatu zutela. 1937ko apirilaren 26an 5.771 bonba jaurti ...
Bonbardaketaren urteurrena gogoan, biktimak omentzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte martitzenean. Bakearen musoeak dohaintzak hartuko ditu gaur
79 urte joan dira faxisten hegazkinek Gernika bonbardatu zutela. 1937ko apirilaren 26an 5.771 bonba jaurti zituzten, guztira, azoka eguna zen astelehen hartan. Babeslekuetan gordetzen saiatu arren, ehunka lagun erail zituzten Gasteiztik eta Burgostik gerturatutako Kondor Legioko eta Italiako Aviacion Legionariako hegazkin frankistek.Albistea Europako komunikabide nagusienetan agertu zen, zenbait kazetarik gaiari heldu ziotelako; George Steer britaniarrak, besteak beste. Gerra korrespontsala zen Steer, eta Gernika-Lumon zen faxistek bonbardatu zutenean. Haren kronika The Times eta The New York Times egunkarien azalak hartu zituen, mundu zabalean 1937ko apirilaren 26 hartan Gernika-Lumon gertatu zenaren barri emonez. Haren bustoaren aurrean oemnaldia egiten diote urtero, baita aurten ere. Lehenago, baina, Jose Labauriarean eskulturaren aurrean ere omenaldia egingo du Gernikazarrak.
Gernika Sariak emateko ekitaldia 12:00etan hasiko da, Lizeo Antzokian. Aranzadi Zientzia Elkarteko presidente Francisco Etxeberria antropologo eta forentseak eta Uruguaiko presidente ohi Jose Mugica hartuko dute aurten beren lanaren errekonozimendua. Ekitaldiari Kepa Junkerak jarriko dio musika.
Kale antzerkia, laburrago
Eguneko ekimen hunkigarrienetako bat izang da Lobek bultzatutako Gernika 04 minutu. 15:45ean sirena piztuko dute Astrako babeslekuan; eta herriak lau minutuko isilunea gordeko du.
Ostean, kanpai hotsek apurtuko dute Zallo hilerriko isilunea. Bertan, bonbardaketan hildaakoen omenezko meza entzun eta lore eskaintza egingo dute, hildakoen senide, bonbardaketaren lekuko, elkarte, talde, norbanako eta erakunde publikoetako ordezkarien presentziarekin.
Iluntze aldera, Foru plazan batuko dira Gernika Garretan performanceko antzezleak. 20:45ean hasiko da aurten herri antzerkia, eta aurreko urteetan baino laburragoa izango dela jakinarazi dute.
Kandelen argipean
Kale antzerkia amaituta, bonbardaketaren urteurrenean gaueko iluntasuna argitzen duten kandelen manifestazioak emango dio amaiera eguneko egitarauari. Gernika Batzordeak antolatuta, herriko kalean isilean zeharkatuko dituzte herritarrek 21:30ean, hildakoak oroituz eta haiei omen eginez.