Gernikan azoka berezietako postuak eskuragarri
Ekainetik abendura arte egingo diren zazpi azoka berezietan, salmenta postuak jartzeko eskaera epea zabaldu du Gernika-Lumoko udalak. Lehen azoka ekainaren lauan egingo dute, eta Urdaibaiko txakolina izango da honen protagonista.Deialdi honetara Bizkai...
Deialdi honetara Bizkaiko artisauak eta ekoizleak aurkeztu ahal izango dira, beren produktuak saltdu eta erakusteko. Izan ere azoka monografikoek bertako gaiak izango dituzte erakusgarri.
Parte hartu gura dutenek, Udaletxean bertan, edo udaleko web gunean (www.gernika-lumo.net) aurkituko duten eskaera orria bete beharko dute. Eskaera orria zerbitzuak@gernika-lumo.net helbide elektronikora bidali, edo udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dute. Faxez be hartuko dituzte eskaerak, 946 257 542 zenbakian.
Azoka guztietan parte hartu nahi dutenek maiatzaren hamaseia baino lehen aurkeztu beharko dute haien eskaera, aurretik adierazitako prozedura jarraituz.
Ekainaren lauan hasiko diren azoka monografikoak, hileko lehen zapatu guztietan egingo dira, azkena abenduan izanik. Egindo diren zazpi azoka bereziak eskualdeko gai hauen ingurukoak izango dira: Urdaibaiko txakolina, Bizkaiko untxia, Gernikako piperra, Araba Errioxako ardoa eta bakailaoa, sukalkia, Gernikako indabak eta karakolak.