Gernika Rugby taldeak F.C Barcelonaren kontra jokatuko du, etzi
Gernika Rugby taldeak F.C Barcelonaren kontra jokatuko du etzi, 21. jardunaldian. Denboraldi honetan basurdeek etxean jokatzen duten ligako azken partida izango da. 12:00etan hasiko da bi taldeen arteko neurketa.Jardunaldi erabakiorra izango da, eta Ge...
Jardunaldi erabakiorra izango da, eta Gernika Rugby taldetik Urbieta betetzeko deia egin diete zaleei. Izan ere, Ohorezko Mailako sailkapenean azken aurreko postuan hamaikagarrena da dago talde gernikarra. 28 puntu ditu, eta Hernani sailkapeneko hamargarrenak ere 28 puntu ditu. Pozuelo taldea da sailkapeneko azkena, 26 puntugaz.
Bestalde, Gernika Rugby Taldeak Bizkaiko Caritas-egaz batera, arropa eta jostailu erabiliak batuko ditu domekako partiduan.