Errefuxiatuekiko Europaren jarrera "lotsagarria" salatu du EH Bilduk

_4210440

Merkurio plazan batu ziren herritarrak, atzo arratsaldean. Argazkia: Ander Zarraga

Atzo egin zuten elkarretaratzea Gernika-Lumoko Merkurio plazan, Europak errefuxiatuekiko duen jarrera “lotsagarria” salatzeko. Giza eskubideen babesa bultzatu beharrean, Europak neurri polizial eta militarrak aktibatu dituela salatu du Gernika-Lumoko EH Bilduk, eta errefuxiatuen eskubideak urratzen dituela etengabe. Jarrera hori “lotsagarritzat” jo du koalizioak, eta mobilizaziorako deia egin zuen.