36ko Gerrako liburu sorta bat,
bonba bat,
bi margolan eta Pforzheimeko udalak hildakoen omenez emandako lore koroen
lazoak, eman dizkiote Gernika-Lumoko Bakearen Museoari. Bonbardaketatik bizirik atera ziren Luis Iriondok eta Andone Bidagurenek eman dituzte margolanak eta bi lazoak, hurrenez hurren.
Gerediaga elkartetik, Jon Irazabalek Gernikara bota zituzten moduko bonba bat eman dio museoari. Bere aldetik, Segundo Oar-Artetak berriz, gerraren inguruko
liburu bilduma baliotsu bat eman du, eraikinean aurkitzen den dokumentazio zentroan gorde dadin.
Ekitaldian Jose Maria Gorroño Bakearen Museoaren presidentea eta Iratxe Momotio, zentroaren zuzendariak hartu dituzte dohaintzak.