Juanito Urkizuri buruzko dokumentala, San Mamesen
Urkizuri buruzko 'Hako hako' dokumentalak Thinking Football Film Festival jaialdian aipamen berezia jaso du. San Mameseko bideomarkagailuan ikusi ahal izango daZinema eta futbolari buruzko Thinking Football Film Festival jaialdian aipamen berezia jaso ...
Urkizuri buruzko ‘Hako hako’ dokumentalak Thinking Football Film Festival jaialdian aipamen berezia jaso du. San Mameseko bideomarkagailuan ikusi ahal izango da
Zinema eta futbolari buruzko Thinking Football Film Festival jaialdian aipamen berezia jaso du Irene Urruzolaren Hako hako dokumental laburrak. Urruzolak dokumentalean, hain zuzen ere, Juanito Urkizu futbol jokalari ondarrutarraren irudiak jaso ditu, bi minutu inguruko lanean. «Aipamen hau lortzea niretzat oso garrantzitsua da. Juanito Urkizuren aspaldiko irudiak batu ditut dokumentalean. Lan honen asmoa, oro har, jendea garai haietako izarretaz ez ahaztea da».Urruzola Ondarroako Udalak antolatzen duen Ondarroako kirolariak historian zehar deritzon hirugarren bekaren irabazlea da, eta Juanito Urkizu Ondarroako futbol jokalariari eta entrenatzaileari buruz egin du ikerketa. Ondarrutarra, besteak beste, Osasunako eta Real Madrid-eko jokalaria izan zen, baina emaitzarik onenak Athletic taldean lortu zituen, jokalari eta entrenatzaile moduan.
30. hamarkadakoak
Egileak nabarmendu duenez, Urkizuk Athletic-en jokatzen zueneko hainbat irudi jaso ditu dokumentalean. Zehatz esanda, 30. hamarkadakoak. Sari legez, lana hurrengo asteetan San Mameseko bideomarkagailuan ikusi ahal izango da, partida egunetan. «Lana San Mamesen proiektatzea niretzat sari handia da», gaineratu du egileak.
Athletic Club Fundazioak eta Loraldiak herenegun arratsaldean eman zuten euskaraz egindako bideoentzako Thinking Football-Loraldia lehen saria. Lehen saria Jabi Juberak eta Eñaut Barandianek lortu dute, Jokoz kanpo lanagatik.