Solasaldia egingo dute bihar Astran, Ekonomia kolaboratzaileari buruz
Ekonomia kolaboratzailea izango da bihar Borja Izaola eta Asier Goikoetxea burutuko duten hitzaldiaren mintzagaia. Eguenean egingo dute, arratsaldeko 19:00etan Astran.Lur Gozok antolatutako solasaldi honetan, pertsonen arteko hartu harremanetan oinarri...
Lur Gozok antolatutako solasaldi honetan, pertsonen arteko hartu harremanetan oinarritutako ekonomia eredu sostengarriaren berri emango dute.
Ekonomia kolaboratzaileaz, elkar trukean eta partekatzean oinarritutako eredu ekonomikoa da. TIME aldizkariaren arabera, «mundua aldatuko duten hamar kontzeptuen artean kokatzen da ekonomia kolaboratzailea».
Borja Izaola, arkitektoa, antropologoa, ikerlaria eta Coachak, urte asko daramatza Cohousing delako ekonomia kolaboratzailea bultzatzen.
Bestalde, Asier Goikoetxea ingeniari informatikoa eta ekonomia kolaboratzailean formatzailea da. Wikitokiren bultzatzaileetako bat da bera, eta Shareak eta Tuarik bezalako proiektu kolaboratzaileetan hartu du parte.