19 eta 7 urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Zulueta eta Agirrerentzat
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Perals fiskalak 2010ean atxilotu zituzten bederatzi lagunen aurkako eskaerak zehaztu ditu. Horien artean dira, besteak beste, Saioa Agirre aulestiarra eta Arantza Zulueta Lekeitioko bizilaguna.Perals fiskalak eginda...
Perals fiskalak egindako eskaerei dagokionez, honakoak izan dira: hemeretzi urte Zuluetarentzat, hamabi Jon Enparantzarentzat, 11 Naia Zuriarrainentzat eta Julen Zelarainentzat, hamar Iker Sarriegirentzat, bederatzi Joxe Domingo Aizpuruarentzat, eta zazpina Saioa Agirre, Juan Mari Jauregi eta Nerea Redondorentzat. Auzipetutako gehienek presoen eskubideen aldeko lanean jarduten zuten.
Sei urte beranduago
2010eko apirilean egin zuten bederatzi lagunen aurkako polizia operazioa, eta 2014ko uztailean auzipetu zituzten hiru abokatu (Zulueta, Enparantza eta Sarriegi) eta beste zazpi lagun. Orain, fiskaltzak Halboka taldekoak izatea egotzi die; hau da, ETAren eta EPPKren arteko «lotura» egitea, eta, beraz, «erakunde terroristako kide» izatea. Zuluetari arma eta lehergaiak edukitzea ere leporatu diote.