Txomin Agirreko ikasleak, HITZAn
Ondarroako ikastolako LH6 eta DBH1eko 18 ikaslek HITZAk Markina-Xemeinen duen erredakzioa bisitatu zuten; kazetarien azalpenak entzuteaz gain, galderak ere egin zituzten.Eskualdeko komunikabidearen eta kazetarien eguneroko lana bertatik bertara ezagutz...
Ondarroako ikastolako LH6 eta DBH1eko 18 ikaslek HITZAk Markina-Xemeinen duen erredakzioa bisitatu zuten; kazetarien azalpenak entzuteaz gain, galderak ere egin zituzten.
Eskualdeko komunikabidearen eta kazetarien eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki zuten joan den asteko barikuan Ondarroako Txomin Agirre ikastolako ikasleek.Zehatz esateko, LH6 eta DBH1eko 18 ikasle izan ziren HITZAk Markina-Xemeinen duen erredakzioa bisitatu zutenak. «Oso ondo pasatu dugu», esan dute ikasleek.
HITZAko lantaldeko kideen azalpenak etzuteaz gain, ikasleek eurek ere kazetariei zuzenean galderak egin zizkieten.
HITZAk paperera begira egiten duen lana ezagutzeaz batera, Interneten ere nola lan egiten den eta ze material eskaintzen den ikusi zuten Txomin Agirrekoek.
Bisitak, barikuetan
Eskualdeko gainerako ikastetxeek ere HITZAren erredakzioa bisitatzeko aukera daukate. Horretarako, aurretiaz bulegora deitu (94-684 44 36) eta bisita egiteko eguna zehaztu behar da; bisitak barikuetan egin ahal dira.
Gutxi gorabehera, bisitek 40 minutuko iraupena edukitzen dute. Eta bisita egiten duten ikasleen adinaren arabera, azalpenak ere ezberdinak izaten dira; azalpenak bisitariei egokituta egoten dira.