urdaibaikopa.arrolape.com helbidean eman behar da izena, eta era berean,
mendijaia.arrolape.com web orrialdean ere lotura eginda dago bertara.
Maiatzaren 8an egingo dute IV. Mendi Jaia.
Mendi martxa luzea edo laburra, lasterketa edo BTT martxa egiteko aukera egongo da. Egunean bertan ere izena eman ahalko dela zehaztu dute antolatzaileek.
Hain zuzen ere, lasterketari dagokionez,
Urdaibai Kopako hirugarren proba lehiatuko dute. Partaideek
18 kilometroko ibilbidea burutuko dute, Gernika-Lumoko Pasealekutik irtenda (helmuga ere bertan egongo da). Horiek 09:00etan dute irteera-ordua.
Mendi martxa luzeak ere 18 kilometro ditu, eta
laburra, berriz, 8,5 kilometrokoa izango da. Ibilbide luzeena egitera doazenak, 08:00etan irtengo dira Pasealekutik. Ibilaldi laburragoko parte hartzaileek, ostera, 10:30ean ekingo diote ibilbideari.
Bestalde, 09:00etan abiatuko dira
BTT martxako partaideak. Horiek
40 kilometro egin beharko dituzte bizikleta gainean.
Iazko partaideak Pasealekuan, probaren hasieran.
Parte hartzaile guztien artean opari desberdinak zozketatuko direla jakitera eman dute antolatzaileek. Gainera, Izen ematea,
apirilaren 28arte burutzen dutenek, opari gisa, mendi jaiko
kamiseta bat eskuratuko dute. Horretaz aparte,
lehenengo 500 izen emateak, mendi jaiko poltsa bat ere lortuko dute.