Bermeotarrak nagusi, umeen mailan, Bizkaiko Batel Txapelketan
Bermeo azpitxapeldun geratu da mutiletan, kadeteen mailan eta nesketan, ume eta kadeteen kategorian. Bestalde, seniorretan hirugarren sailkatzea lortu dute bermeotarrekHerenegun Sestaon lehiatu zuten Bizkaiko Batel Txapelketa, eta Bermeo nagusitu zen, ...
Bermeo azpitxapeldun geratu da mutiletan, kadeteen mailan eta nesketan, ume eta kadeteen kategorian. Bestalde, seniorretan hirugarren sailkatzea lortu dute bermeotarrek
Herenegun Sestaon lehiatu zuten Bizkaiko Batel Txapelketa, eta Bermeo nagusitu zen, umeen kategorian. Era berean, beste kategorietan ere emaitza onak lortu zituzten bermeotarrek.Bertoko arraun taldeen artean Bermeokoa izan zen ordezkari bakarra. Izan ere, zapatuko sailkapen estropadan, Elantxobek, Mundakak, Isuntzak eta Ondarroak ez zuten lortu txapelketara sailkatzea.
Bermeoko umeek lau minutu, 46 segundo eta 24 ehuneneko denboragaz eskuratu zuten garaipena. Atzetik Arkote sailkatu zen, hiru segundo eta 57 ehunenera. Itsasoko Ama izan zen hirugarrena, hamar segundo eta 24 ehunenera.
Halaber, mutiletan, kadeteen kategorian, eta nesketan ume eta kadeteen kategorian txapeldun orde geratu dira Bermeoko ordezkariak.
Nesketan, ume eta kadeteen mailan Kaiku izan zen onena, lau minutu, 56 segundo eta 86 ehunenetan lehia amaituta. Bermeo Kaikurengandik 38 ehunenera sailkatu zen, eta Portugaletek Kaikurengandik 90 ehunenera amaitu zuen lehia.
Mutilen kadeteen mailan, sei minutu, 44 segundo eta 6 ehuneneko denboragaz Itsasoko Ama izan zen lehena. Bermeotarrak bost segundo eta ehunen bakarreko aldeagaz sailkatu ziren bigarren, eta Deustu hirugarrenak, berriz, sei minutu, 52 segundo eta 52 ehuneneko denbora egin zuen.
Era berean, seniorretan hirugarren postua eskuratu zuen Bermeok. Zierbena nagusitu zen, eta Kaiku izan zen bigarrena. Irabazleak zortzi minutu, 31 segundo eta 86 ehunenetan amaitu zuen lehia. Bermeo Zierbenarengandik hemezortzi segundo eta bederatzi ehunenera sailkatu zen.
Bestalde, gazteen mailan, Kaiku izan zen azkarrena 09:10.63, eta haren atzetik Deustu 09:10.93 eta Itsasoko Ama 09:22.93 sailkatu ziren.
Nesken gazte eta senior kategorian ere Kaiku 10:13.19 izan zen irabazlea, eta Deustu 10:16-90 bigarrena. Kaikurengandik 11 segundo eta 37 ehunenera sailkatu zen Lutxana hirugarrena.