Argazkia: Busturiko Gazte Asanblada.
Busturiko Gazte Asanbladaren eskutik udalerriko zein inguruetako dozenaka gazte batu dira gaur Axpe auzoan.
Hain zuzen, iaz Gaztetxe Eguna egin bazuten ere, aurten Gazte Eguna berreskuratu dute.
Eguerdian Axpeko pilotalekuan egon dira puzgarriak.
Gaztetxean hasi dute eguna, eta bazkaldu aurretik, Tukatukada Gernika-Lumoko batukada taldeak girotutako poteoa egin dute Axpe auzotik.
Gazteek ez ezik umeek ere ondo pasatzeko astia izan dute eguerdi partean, frontoian ume ugari ibili baita puzgarrietan jolasten.
Gaztetxean bazkaldu dute, eta Mikel Retolaza, Ander Elortegi eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek izan dute bazkalostea girotzeko ardura.
Arratsalderako mus eta futbolin txapelketak prestatu dituzte; sei bikote aritu dira musean, eta futbolinean duten abilezia erakutsi dute izena eman duten hamabi bikoteek.
Txapelketak lehiatu bitartean, Elektromatxino elektrotxarangaren musikak dantzan jarri ditu gazteak.
Gaztetxean bazkaldu dute.
Gauen, berriz, musika izango da protagonista. Gaztetxearen parean dagoen aparkalekuan kontzertuak egongo dira. Teers & Beers, 4P4, Tooth eta Urrats taldeen emanaldien ostean, DJ Otsogaz eta DJ Zulogaz goizalderarte dantzan eta kantuan aritzeko aukera izango dute.