Nahia Quincoces BAT programara batu da
Nahia Quincoces eskiatzaileak BAT Basque Team-eko goi mailako kirola sustatzen duen beka programa lortu du. Mendexarrak herenegun sinatu zuen bekaren kontratua Olatz Legarza koordinatzailearekin batera Getxon, fundazioaren egoitzan. Urtebeterako beka s...

Nahia Quincoces eskiatzaileak BAT Basque Team-eko goi mailako kirola sustatzen duen beka programa lortu du. Mendexarrak herenegun sinatu zuen bekaren kontratua Olatz Legarza koordinatzailearekin batera Getxon, fundazioaren egoitzan. Urtebeterako beka sinatu du, eta BAT taldean sartzearekin oso pozik dagoela azpimarratu du.