Jai Batzordeak antolatuta, Bertsio Gaba ospatuko dute gaur

Mutriku Rock Kolektiboaren eta Gaztetxearen laguntzarekin, Mutrikuko Jai Batzordeak Bertsio Gaba izeneko ekimena antolatu du gaurko. Pintxo potearekin hasiko dira ekintzak, gaztetxean, eta kontzertuekin amaitu. Biltzen den diru guztia Jai Batzordearent...

Mutriku Rock Kolektiboaren eta Gaztetxearen laguntzarekin, Mutrikuko Jai Batzordeak Bertsio Gaba izeneko ekimena antolatu du gaurko. Pintxo potearekin hasiko dira ekintzak, gaztetxean, eta kontzertuekin amaitu. Biltzen den diru guztia Jai Batzordearentzat izango dela jakitera eman dute.

Pintxo potea 19:00etan hasiko da, eta Bertsio Gabarekin lotuta egongo da. Horrela, «pintxo bertsionatuak» eskainiko dituzte aurreratu dute: Potato, elektrotuna, Chuck Berry, Tijuana In Blue…

23:00etatik aurrera, aldiz, musika izango da gaztetxeko protagonista. Izan ere, MRK-ko musikariek talde ezagunen bertsioak eskainiko dituzte. «MRK-ko musikari ezberdinak igoko dira agertokira eta taldekako formatuan ariko dira», azaldu dute.

Horrela, bertsionatuko duten taldeei keinu eginez, ondoko izenak jarri dizkiete kontzertuan ariko diren taldeei: Gau Tribu, Su ta Belar, Black Fyah, Extremoduo eta Fool Fighters.

Bi ekintza horiekin, beraz, ondo pasatzeko aukeraz gain, jaietan ekintzak egin ahal izateko dirua bilduko dute.