Abu Dhabiko Challengearen azken etapan izan zuen erorikoa pilotu ereñarrak, eta bizkarrean min hartu zuen. Ospitalera eraman zuten helikopteroz eta, han jakin zuen T7 ornoa hautsta eta T6 eta T8 ornoak zapalduta zituela. Gainera, hiru saihets ere apurtuta zituela jakinarazi zuen hilaren 8an, ebakuntza egin aurretik.
Bost ordu eta erdi iraun zituen ebakuntzak, eta dena ondo joan zela adierazi zuten medikuek. Gaur eman diote senda-agiria, eta dagonekeo Abu Dhabiko hotel batean da Arana, etxera bueltatzeko tramiteak egin bitartean. Hain zuzen, pilotuak asteburu honetan buelta egiteko asmoa du.