Talo jana eta kontzertua antolatu ditu Txosna Batzordeak
Apirilaren 15ak jai usaina dauka Markina-Xemeinen. Izan ere, herriko Karmen jaietan jartzen diren txosnetako egitaraua antolatu ahal izateko kontzertua eta talo jana antolatu ditu Txosna Batzordeak.Ekimen biak Akerbeltz gaztetxean izango dira, bihar, 2...
Ekimen biak Akerbeltz gaztetxean izango dira, bihar, 21:00etatik aurrera. Lehenengo talo jana egongo da eta 22:30ean hasiko da Antton bakarlariaren kontzertua.
Sarrera 2 eurokoa izango da eta antolatzaileek azaldu dutenez, diru hori erabiliko da jaietako txosnetako egitaraurako.