'Nire kioskoa nire etxea' argazki erakusketa bihartik ikusgai
Parekide elkarteak antolatuta, Nire kioskoa nire etxea argazki erakusketa bisitatu ahalko da bihartik hilaren 24ra bitartean Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, ohiko ordutegian, 19:00etatik 21:00etara.
Argazki erakusketa horren bitartez, garapen bidean daudenen bizimodua erakutsi gura du Parekidek. Oraingoan, Ghanako bizimodua erakutsiko dute, hain zuzen ere.
Argazki erakusketatik bisita gidatu bat ere antolatu dute. Martitzenean, apirilaren 19an, egingo dute 19:30ean.
Bermeoko Nestor Basterretxea aretotik, Gernika-Lumoko Astrara joango da erakusketa; aprilaren 25etik maiatzaren 1era edukiko dute han ikusgai. Astran, apirilaren 27an egingo dute bisita gidatua, 20:00etan.